Musikaleko ikasleen Proiektua

Elgoibar BHIko Batxiller Musikaleko ikasleen proiektua da filma hau, Arte Eszenikoen irakasgairako. Seikilosen epitafioaren kanta zazpi instrumentuk eta lau ahotsek interpretatzen dute, grekotik euskerara itzulitako kanon moduko bertsioan.

Europako lehenengo partitura dugu hau, grekerazko testu batekin batera, eta epitafio batean dago, Seikilos izeneko gizon batek Euterpe izeneko emakume bati zuzendua.

Gure filman Euterpe bera mintzatzen zaio pertsona maitatu baten heriotzagatik tristura pairatzen duten gizaki orori, berari, hil ostean, Seikilosek zuzendutako hitzak erabiliz.