683 ikaslek hasi dute ikasturtea Elgoibar BHIn

Ez da emoziorik gabea izan gaur goiza Elgoibar BHIn, 683 ikasle etorri baitira txandan-txandan gelakideak, tutoreak eta gelak ezagutzera. Ze gelakide egokitu zaizkien jakiteko irrikaz etorri dira gehienak, DBHko eta batxilerreko 1. mailetan, batez ere. Bihartik aurrera, ikastorduekin hasiko dira, pixkanaka ikaskideak, irakasleak eta gelak ohikotuz.

DBHn aurten 350 ikasle izango ditugu aurrez Elgoibarko Herri Eskolan eta Mendaro Ikastolan ikasitakoak. Batxilergoan, berriz, 333 ikaslek ekingo diote 2023-2024 ikasturteari aurrez Elgoibar BHIn, Elgoibar Ikastolan, Debako Luzaro ikastetxean eta Soraluze BHIn arituak.  

Bihar hasiko dugu ikasturtea, aurkezpenekin

Uda luzearen ostean, bihar hasiko dugu ikasturtea  Elgoibar BHIn. Lehen egunean, ohikoa denez, tutore duten irakaslearen eta ikasleen arteko aurkezpenarekin eta zenbait azalpenekin ekingo diogu kurtsoari. Hona hemen talde bakoitzaren aurkezpen orduak:

  • 09:30ean, 1. DBH: Liburutegian aurkezpen orokorra egin ikasle guztiekin eta, ondoren, talde bakoitza gelara tutorearekin.
  • 10:30ean, 2. DBH: Gelaka, zuzenean tutorearekin gelara.
  • 11:15ean, 3. DBH: Gelaka, zuzenean tutorearekin gelara.
  • 11:45ean, 4. DBHGelaka, zuzenean tutorearekin gelara.
  • 11:00etan, ZIG: Tutorearekin gelara.
  • 12:00etan, 1. batxilerra: Areto nagusian batu eta zuzenean gelara.
  • 12:30ean, 2. batxilerra: Areto Nagusian batu eta zuzenean tutorearekin gelara.

Oharra: 1. eta 2. DBHkoek liburu solidarioa dela eta, astelehenerako edo astelehenean bertan ordainagiria ekarri behar dute eta astelehehetik aurrera jasoko dituzte testuliburuak, ikastetxean bertan. 1. DBHko Natur Zientzietako eta 2. DBHko Euskarako liburuak lehenbailehen forratzea komeni da berriak direnez gero, baita beste arloetakoren bat ere forratu gabe egonez gero; forratze hau behar-beharrezkoa baita liburuen gastu honek arinagoa izaten jarrai dezan

2023-2024 IKASTURTEKO IRAKASLEENTZAKO OHARRA

Irailaren 1ean Elgoibar BHIn honako plangintza egongo da:

9:00etan: Mintegi Buruen bilera, Arreiturre eraikineko liburutegian.

10:00etan: Ezenarro eraikineko Areto Nagusian irakasle guztiei harrera.

10:30ean: Mintegi bilerak, Mintegi Buruek zehaztutako tokian. Bertan behar beste materiala eta informazioa helaraziko da.

Uda ona pasa guztiok!

1. zikloko liburuak erosi beharrik ez