Zuzendaritza

 

Zuzendaria : Iñaki Odriozola Sustaeta

 

Goian: Arantza Larrabeiti, Begoña Lejardi,Iñaki Odriozola

 

Behean: Olatz Elordi, Imanol Alberdi, Ikuska Regil

 

Zuzendaritza 2019

 

 

Postal lehiaketako irabazleak

Hemen ditugu aurtengo postal lehiaketaren irabazleak:

DBHko irabazlea: 

Alba Borrazas 2C

DBHko 2. postuak: 

Naroa Ansola 1D,  Martín Aguirrezabala 1B, eta  Nagore Mazariegos 2D

BATXILERGOKO irabazlea: 

Julen Muguruza 1A

"Letren txokoa"

Oraingoan atal berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Bere Izena "Letren txokoa" da. Web orrian eskuineko aldean topatuko duzue Agendaren  gainean.

Txoko horri hasiera emateko, COVID-19 garaia Sisiforen mitoaren bidez ezin argiago azaltzen duen gure Latineko ikasle batek eginiko idazlana.

AGENDA 30

Agenda 30 eko geletako bozeramaileak bildu dira aste honetan sentsibilizazio kanpainarekin hasteko.

Aurtengo gaia Ekoizpen eta Kontusmo arduratsua izango da eta bileran gai honen azalpenak emateaz gain 2030 urterako mundu mailan ezarritako helburuak jorratu ziren. Gainera institutuko leku ezberdinetan helburu hauek ageri diren kartelak ipini ziren irakasle eta ikasle guztiek ikusteko helburuarekin.  

Gabonetarako liburuak

 

Gabon berezi hauetarako hemen dituzue hainbat liburu denbora atsegina pasatzeko.

Haurrentzat gomendatuko liburuak:

 

 

Heldu eta nerabeentzat gomendatuko liburuak:

 

 

 Info gehiago

Musikaleko ikasleen Proiektua

Elgoibar BHIko Batxiller Musikaleko ikasleen proiektua da filma hau, Arte Eszenikoen irakasgairako. Seikilosen epitafioaren kanta zazpi instrumentuk eta lau ahotsek interpretatzen dute, grekotik euskerara itzulitako kanon moduko bertsioan.

Europako lehenengo partitura dugu hau, grekerazko testu batekin batera, eta epitafio batean dago, Seikilos izeneko gizon batek Euterpe izeneko emakume bati zuzendua.

Gure filman Euterpe bera mintzatzen zaio pertsona maitatu baten heriotzagatik tristura pairatzen duten gizaki orori, berari, hil ostean, Seikilosek zuzendutako hitzak erabiliz.