Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Lege araudia:
Honako Lege-araudiak hartzen dira oinarritzat:
Europako Parlamentuak 2006ko irailaren 26an emandako gomendioa
LOMCE Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa.
KURTSOZ IGAROTZEKO BALDINTZAK
(Dekretuko 52. art., ikusi bertan salbuespeneak)
1.– Etapako maila batetik bestera igotzeko erabakiak ikasleen irakasle guztien artean hartuko dira, kontuan hartuz zenbateraino eskuratu diren etapako helburuak eta konpetentziak. Errepikatzea salbuespeneko neurria da, eta ikaslearen zailtasunak konpontzeko gainerako indartze- eta laguntza-neurri arruntak agortu ondoren hartuko da.
2.– Ikasleak ikasturte batetik bestera igaroko dira ikasgai guztiak gainditzean, edo ebaluazio negatiboa gehienez bi ikasgaitan dutenean. Ikasturtea errepikatuko dute hiru ikasgai edo gehiagotan ebaluazio negatiboa dutenean, edo Gaztelania eta Literaturan edo Euskara edo Literaturan eta Matematikan dagoenean ebaluazio negatiboa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren amaieran, orientabide bat emango zaie ikasle bakoitzaren gurasoei edo legezko tutoreei. Orientabide hori banakako eskola-orientazioko txostenean sartuko da.
TITULAZIO-BALDINTZAK (Dekretuaren 54. art.)
1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko, amaierako ebaluazioa gainditu beharko da, baita etaparen amaieran 10etik 5 edo gehiagoko kalifikazioa lortu ere.
2.– Laugarren maila amaitzean, ikasleek banakako azken ebaluazio egingo dute, eta bertan ikusiko da zenbateraino berenganatu dituzten konpetentziak.
3.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuak Batxilergora, Erdi Mailako Lanbide Heziketara, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako irakaskuntza profesionaletara eta erdi-mailako Kirol Irakaskuntzetara joateko aukera ematen du, horietako bakoitzaren betekizunen arabera.
4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin eta graduatua lortzen ez duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute, ofiziala eta estatu osoan balio duena. Azken ikasturtean matrikulatuta egondako ikastetxeak jaulkiko du ziurtagiri hori.