Batxilergoak

 

Batxilergoa, Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urte irauten du eta ondoren egingo diren ikasketekin lotura estua du, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin ere.

 

Batxilergoa, etorkizunean egin nahi diren ikasketen aukera eta interesek  baldintzatutako heziketa-ibilbideetan banatzen da.

 

Hiru motatako jakintzagaiak daude batxilerretan:

 

- Guztientzako jakintzagaiak. Ikasle guztientzat, aukeratu duten modalitatea alde batera utzita. Prestakuntza orokorrean lagundu nahi dute.

 

- Tronkalak (lehenengo modalitatekoak). Prestakuntza berezia eman nahi dute, geroago egingo diren ikasketarako prestatu eta bideratzen dute.

  • Derrigorrezko tronkalak (1 modalitate bakoitzean).
  • Tronkal aukerakoak (2 modalitate bakoitzean).

 

- Espezifikoak. Batxilergoari malgutasuna ematen diote eta ikaslearen “curriculum”a zehazten dute (2 modalitate bakoitzean).

 

Lege-araudia:

 

LOMCE   Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa.

 

LOMCE CURRICULUMA  Real Decreto 1105/2014, de 26 de diciembre, por el que se establece el currículo básico de la Educación Secundaria Obligatoria y del Bachillerato.

 

BATXILER CURRICULUMA 127/2016eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea.

 

 

 

 

MATRIKULATZEKO BALDINTZAK.

 

1.- Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.

 

2.- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluek aipatzen duten teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko modalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.

 

3.- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-tituluak dituztenek  Goi mailako ikasketak (unibertsitate mailakoak edo bestelakoak) egiteko sarbidea bermatzen du, baldin eta haiek arte plastiko zein diseinuko ikasketekin lotuta badaude.

 

 

KURTSOZ IGAROTZEKO ETA TITULAZIORAKO BALDINTZAK

 

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 37. Artikuluaren arabera hurrengo kurtsora igarotzeko:

 

1.– Ikasleak lehenengo mailatik bigarren mailara igoko dira ikasgai guztiak gainditu badituzte, edo ebaluazio negatiboa badute bi ikasgaitan, gehienez ere. Dena dela, bigarren maila egiteko, lehenengo mailako gainditu gabeko ikasgaietan ere matrikulatu beharko dira.

 

Batxilergoa egiteko gehienezko epea gainditu gabe, ikasleek Batxilergoko maila bakoitza behin errepikatu ahal izango dute, gehienez. Hala ere, salbuespen gisa, haietako bat bigarren aldiz errepikatu ahal izango da, irakasle-taldeak aldeko txostena egin ostean.

 

 2.– Hezkuntzaren alorreko eskumenak dituen sailak ezarriko du Batxilergoko lehenengo maila modalitate jakin batean egin duen ikasle bat zer baldintzatan pasa daitekeen beste modalitate bateko bigarren mailara.

 

 3.– Bigarren maila amaitzean ikasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleek ikasgai horietan matrikula daitezke, gainditutako ikasgaiak berriro egiteko premiarik gabe, edo kurtso osoa errepikatzea aukera dezakete.

 

 

Batxiler-titulua lortzea.

 

1.– Bigarren maila amaitzean, ikasleek banakako ebaluazio bat egingo dute, eta bertan ikusiko da zenbateraino berenganatu dituzten konpetentziak.

 

 2.– Batxiler-titulua eskuratzeko amaierako ebaluazioa gainditu beharko da, eta Batxilergoaren amaieran 10etik 5 edo gehiagoko kalifikazioa ezinbestekoa izango da.

 

 3.– Batxiler-tituluak ematen duen ahalmenaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.5 artikuluan ezarritako goi-hezkuntzako ikasketak egin daitezke.

 

4.– Batxiler-tituluan honako informazio hau adierazi beharko da gutxienez:

 a) Egindako modalitatea. Batxiler-titulua modalitate batean baino gehiagotan lortu nahi duten ikasleen kasuan, amaierako ebaluazioan gainditutako modalitateak adieraziko dira.

 b) Batxilergoaren amaierako kalifikazioa.